Hockey eta irristaketa erakustaldia denboraldia agurtzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 25a, 10:05

Barikuan, 2022-2023 denboraldia agurtu zuen Marras Irristaketa Taldeak. Irristaketa zein hockeya herritarrekin partekatzeko helburuarekin, kalejira, irristaketa saioak eta hockey tiroak egin zituzten plazan eta zubian. Denboraldia bikain ixteko, domina bana eman zieten Marraseko partaide guztiei. Eta noski, iragarri zuten datorren urtean hockeya bizi-bizi izango dela eta interesa duen edozein batu daitekeela taldera. Bestalde, errifaren zenbaki irabazlea 5.825 izan zen eta Aitor Gonzalezek irabazi zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.