Bittor Ugarteburu irabazle eta sailkapen buru Asola berrin

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo 2025ko api. 23a, 15:09

Saritutako bolariak Asola berrin.

Aste santuko jaiak baino lehenagoko zapatuan Asola berriko bolatokian (Eibar) jokatu zen 5. jardunaldia. Bertan, auzoko Bittor Ugarteburuk gailendu zen, 6 txirlo botata.

Eguneko sailkapena

1. Bittor Ugarteburu (Asola Berri) .........6

2. Erik Muñoz (Floreaga).......................6

3. Anartz Esteban (Asola berri)..............5

4. Iker Izagirre (San Migel) ....................4

5. Pablo Davila  (Asol berri)...................4

6. Xabier Loiola (San Migel)...................3

Jose Antonio Nuñez (Ezozia).............3

Bost jardunaldiren ostean, sailkapen orokorrean, Asola berri taldeko Bittor Ugarteburu da buruan, 23 txirlorekin.

Sailkapen Nagusia

1. Bittor Ugarteburu ....................23

2. Anartz Esteban .......................19

3. Xabier Loiola ..........................18

4. Oier Azumendi.........................18

5. Gorka Etxaniz  ........................17

Hurrengo jardunaldia, seigarrena, Elgoibarko San Pedron izango da, zapatuan, apirilaren 26an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.