Gaur hasiko da Gipuzkoako bola-txapelketa San Andresen

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo 2025ko mar. 15a, 08:44

San Andresko bolatokia.

Gaur, zapatua, martxoaren 15ean, Gipuzkoako 54. Hiru Txirlo bola joko txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko da San Andresko bolatokian, arratsaldeko 17.00etan hasita. Jardunaldia txapelketarako puntuagarria izango den arren, irekia izango da eta edozein herritarrek jaurtu ahal izango du bola. Aurretik bolariek elkarrekin bazkalduko dute elkartean.