Anjel Ibarluzea elgoibartarra Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo 2024ko mai. 27a, 10:03

Bergaran saritutako bolariak.

Zapatuan jokatu zen Bergaran Gipuzkoako Hiru Txirlo bola txapelketaren azken kanporaketa eta egunean bertan Unai Loiola gailendu bazen ere, sailkapen orokorrean San Migel Taldeko Anjel Ibarluzeak eskuratu du lehen postua. 

Amaitu da aurtengo Gizpuzkoako Hiru Txirlo txapelketa. Zapatuan jokatu zuten Bergarako San Joxepe bolatokian azken kanporaketa eta bertan, San Migel taldeko Unai Loiola elgoibartarrak irabazi zuen 5 txirlo botata.

Sailkapen orokorrean, berriz, Anjel Ibarluzea taldekidea gailendu da eta ondorioz, berak jantziko du aurten txapela eta bere taldeak, San Migelek, jasoko du taldekako saria. 

Sailkapenak, egunekoa eta orokorra, honela gelditu dira:

Bergarako botaldia

1. Unai Loiola  (San Migel).................5

2. Alex Campos (Asola berri).............5

3. Gorka Etxaniz (Floreaga)................5

5. Ganix Rodriguez (Asola berri)........5

5. Xabier Loiola (San Migel)................5

Jose Antonio Nuñez....................1

Victor Nuñez................................1

Sailkapen nagusia

1. Anjel Ibarluzea..................40

2. Garikoitz Rodriguez.........40

3. Santos Muñoz..................34

4. Unai Loiola.........................33

5. Boni Plaza..........................33

6. Gorka Etxaniz.....................32

7. Alex Campos.....................26

Sailkapen orokorrari dagokionez, oso estu gelditu zen sailkapena Garikoitz eta Angel txirlo kopuru berarekin berdinduta baina berdinketa hausteko jaurtialdietan, elgoibartarrak jardun zuen finen eta berak bereganatu zuen txapela.

Datorren larunbatean eguerdiko 12.00etan Lehendakari txapelketa jokatuko da Lasturren, sailkapen orokorreko lehenengo 64 sailkatuen artean. 

Ondoren, bazkaria izango da Lasturko tabernan eta bertan omenduko dira Bixente-Felix (Beltza) eta Mari Carmen. Oroigarri bana emango zaie hiru txirlo munduan egindako ekarpenagatik. Bukatzeko, sari banaketa egingo da, musikaz girotua.