Garikoitz Rodrigez garaile San Andresen

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo

Hirurogei bolari baino gehiago elkartu ziren atzo San Andresen, Hiru Txirlo txapelketaren jaurtialdian. Tartean auzotar eta plazentziatar mordoxka batek jaurti zuen bola. Azkenean, Asola Berri taldeko Garikoitz Rodrigez eibartarra gailendu zen, 5 txirlo botata. Argazkiak: Egoitz Unamuno. 

Adin guztietako bolariak batu ziren atzo San Andresen, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritatik etorrita eta giro ederrean pasatu zuten arratsaldea bolatokiaren eta elkartearen bueltan. Iluntziko tximista eta trumoiek ez zuten ilundu festa eta instantzean, ostadarra ere agertu zen zeruan, egunari amaiera ezin ederragoa emanez.     

Eguneko sailkapena

1. Garikoitz Rodrigez (Asola Berri)........... 5 txirlo

2. Ediel Reyes (Independentea)....... 5 txirlo

3. Sebas Aranzabal (Elgeta)....... 4 txirlo

4. Gorka Etxaniz (Floreaga)........4 txirlo

5. Aitziber Olaizola (San Migel).....4 txirlo

6. Angel Ibarluzea (San Migel)...... 4 txirlo

Sailkapen nagusia

1. Santos Muñoz (Floreaga).....................34

2. Garikoitz Rodriguez (Asola Berri)............33

3. Angel Ibarluzea (San Migel)...................32

4. Boni Plaza (Elgeta)............................29

5. Unai Loiola (San Migel)..........................27

 

Hurrengoa Elgoibarko San Pedron

Hurrengo jardunaldia datorren zapatuan, maiatzaren 18an, jokatuko da Elgoibarko San Pedro auzoan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!