Datozen asteetan, guztira, hamar bolatokitan jokatuko da txapelketa. Soraluzeko saioak maitzaren 4an eta 11n jokatuko dira, hurrenez hurren, Ezozin eta San Andresen. Bestalde, aipagarria da, aurten, hainbat jaurtialdiren bezperan, bariku gauean, tiraldiak egingo dituztela, Aretxabaletakoan, Gatzagakoan eta Soraluzekoetan izan ezik.