Txapelketak sei jardunaldi izango ditu: bina Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Arabakoak Aramaion jokatuko dituzte, Bizkaikoak Mallabian eta Makina-Xemeinen eta Gipuzkoakoak Lasturren eta Azkoitian.
Asteburu honetan atseden hartuko dute eta bigarren jardunaldia urriaren 21ean, datorren zapatuan, jokatuko dute Mallabiako Goita auzoko bolatokian.
Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketan federatu direnak eta federatu gabeek parte hartu ahal izango dute, baina, txapelketarako puntuagarriak izango dira federatuen emaitzak. Sei jardunaldietan txirlo gehien botatzen dituena izango da txapelduna. Azken jardunaldia Itziarren jokatuko da.