Aurtengo edizioan, 11 jaurtialdi jokatu dituzte Deba eta Urola bailaretako bolatokietan eta guztira 156 bolarik parte hartu dute.
Gipuzkoako Txapelketako sailkapen orokorra honela gelditu da:
Zapatuan Lehendakari txapelketa eta "Pelos"i omenaldia Azpeitian
Datorren zapatuan, bolariek denboraldiko azken hitzordua izango dute Azpeitian. Lehenik, Garmendipe bolatokian Lehendakari Txapelketa jokatuko dute eta, ostean, Kiruri jatetxean bazkalduko dute elkarrekin. Bazkal ostean, duela bi urte hil zen Andres Calero "Pelos" omenduko dute eta ondoren, Gipuzkoako txapelketako sariak banatuko dituzte. Jatordua Aintzane eta Mirari trikitilariek girotuko dute.