Eguraldi txarrak ez zituen atzendu bolari eta bolazaleak eta arratsaldeko bostetarako jende mordoxka batu zen atzo San Andresera. Bertan zen lehenago joandako bolari koadrila ere, elkartean elkarrekin bapo bazkaldu eta gero, boletan ekiteko gertu.
Hala, Realak eta Athleticek derbia jokatzen zuten bitartean, boletan jardun zuten San Andresen, ohi bezela, pasio handiz. Tartean, sanandrestarrek ere parte hartu zuten jaurtialdian (Aimar, Enaitz, Juan Cruz, Klaudio...) eta Klaudio Unamuno lau txirlo botata saria eskuratzeko puntuan izan bazen ere, azkenean kanpokoek eroan zituzten eguneko sari guztiak.
Eguneko sailkapena honela gelditu zen:
1. Lander Odiaga (San Andres). 6 Txirlo.
2. Javier Osoro (San Migel). 5 Txirlo.
3. Garikoitz Rodriguez (Asolaberri). 5 Txirlo.
4. Imanol Osoro (San Migel). 5 Txirlo.
5. Bittor Astigarraga (Asolaberri). 4 Txirlo.
6. Unai Loiola (San Migel). 4 Txirlo.