Hasteko, goizean, Lehendakari saria jokatu genuen San Andresko bolatokian eta bertan Elgoibarko Angel Ibarluzea izan zen onena parte hartu zuten 64 bolarien artean. Gero, bazkaritan 80 lagun batu ginen Txurruka jatetxeko jangelan, Ander Ariznabarreta 'Arritxak' musikaz girotuta.
Bazkal ostean, Juan Kruz Arizaga "Korta" eta Juan Klaudio Unamuno omendu genituen eta euren emazte Nati eta Karmeni ere lore erramilote bana eman genien. Amaitzeko, txapelketako sariak banatu genituen Bola-jokorako Euskal Federazioaren eskutik eta hainbat herri eta auzo-udalen laguntzari esker.
Eibarko Garikoitz Rodrigezek jantzi zuen aurtengo txapela, Angel Ibarluzea, aurreko edizioko (2019) txapeldunaren eskutik. Ikus sailkapen orokorra azpiko taulan:
Amaitzeko, milesker txapelketa antolatzen eta hedatzen lagundu diguzuen herritar eta hedabide guztioi. Asko eskertzen da egiten duzuen lana, aupa zuek eta AURRERA BOLIE!
Mikel Urkia Zuloaga
Euskal Herriko hiru txirlo bola joko modalitatearen lehendakaria