Bolari Eguna egingo dute San Andresen eta Txurrukan

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo

Juan Kruz eta Klaudio.

Hiru Txirlo Txapelketa bukatuta, zapatu honetan Bolari Eguna ospatuko dute San Andresko bolatokian eta ostean,elkarrekin bazkalduko dute Txurruka Jatetxean.
Bazkalostean, Juan Kruz Arizaga "Korta" eta Klaudio Unamuno omenduko dituzte. 

Goizeko 11 etan Lehendakari txapelketa Jokatuko da San Andreseko bolatokian. Irabazleak 150€, txapela eta garaikurra eramango ditu, bigarrenak 120€, hirugarrenak 80€ eta laugarrenak 50€.
Izen-ematea 5 € koa izango da jokatu nahi duen edozeinentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.