Aitziber Olaizola elgoibartarra nagusitu da Hiru Txirloko kanporaketan

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo

Zapatuan Hiru Txirlo bola txapelketako kanporaketa jokatu zuten San Andresko bolatokian. Aitziber Olaizola elgoibartarra nagusitu zen bertan, zazpi txirlo botata. Argazkiak: Arrate eta Leire Elizburu. 

Zapatuan jende asko hurbildu zen San Andresera eta giro polita sortu zen bolatokiaren bueltan. Esaterako, kanporaketan, 77 bolarik hartu zuten parte; gizonezkoak zein emakumezkoak, adin guztietakoak. Gehienak inguru herrietatik etorritakoak izan ziren: Markina, Aramaio, Elgoibar, Azpeitia eta, noski, Soraluzekoak ere bai.  

Azken sailkapena honela gelditu zen: 

  1. Aitziber Olaizola (Elgoibar), 7 txirlo botata.
  2. Jose Gabriel Muñoz (Soraluze).
  3. Oier Ugarteburu (Eibar). 

Hurrengo kanporaketa Markina-Xemeingo Lauzirikan egingo dute, azaroaren 6an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.