Yarisa Caballero garaile Ezozin

Erabiltzailearen aurpegia G.Azkarate 2016ko urr. 25a, 10:53

7 txirlo botata irabazi zuen Caballerok Euskadiko bolo txapelketako bigarren jardunaldia. Bigarren Patxi Olabarria  eta hirugarren Bittor Astigarraga izan ziren. Soraluzeko Iñaki Ariznabarretak laugarren postua lortu zuen.

Zapatuan jokatu zen Euskadiko bolo txapelketaren bigarren jardunaldia Soraluzeko Ezozi bolatokian. Irabazlea Garmendipe taldeko Yarixa Caballero izan zen, 7 txirlo botata. Bigarrena Iruzubieta taldeko Patxi Olabarria izan zen eta hirugarrena AsolaBerri taldeko Bittor Astigarraga.  Hurrengo jaurtialdia Iruzubieta (Bolibar)ko bolatokian izango da azaroaren 5ean arratsaldeko 17:00etan.

Euskadiko bolo txapelketa Bigarren jardunaldiaBolatokia: Ezozi, Soraluze

Sailkapena:

1-Yarisa Caballero ( Garmendipe): 7 txirlo

2-Patxi Olabarria (Iruzubieta): 6 txirlo

3-Bittor AStigarraga (AsolaBerri): 6 txirlo

4-Esther Guenaga ( Iruzubieta) 6 txirlo

5-Iñaki Ariznabarreta (San andres ): 6 txirlo

6-Javier Osoro (San Andres): 6 txirlo

Sailkapen Orokorrean Bittor Astigarraga eta Javier Osoro daude lehen postuan biak 10 txirlo botata. Soraluzeko bolariak Iñaki Ariznabarreta 9 , Bittor Nuñez, Jose Nuñez eta Iñaki Burunza 6 eta Jose Larreategi 3 txirlorekin daude.