Maiatzak 28, zapatua
Hiru txirlo txapelketa
NON: San Andres-eko bolatokian, Soraluze
NOIZ: 17:00etan
Denboraldiko azken-aurreko tirada izango da zapatukoa San Andresen. Bolariak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira lanean eta giro bikaina espero da bolatokian. Soraluzeko taldea aurten ez dabil fin txapelketako sailkapen orokorrean baina etxeko tiradan ahalik eta gehien jotzen saiatuko dira.
Soraluzekoen sailkapena:
1-Bittor Nuñez (12txirlo)
2-Jose Antonia Nuñez (12 txirlo)
3-Jose Luis Larreategi (10 txirlo)
4-Iñaki Ariznabarreta (7 txirlo)
5-Egoitz Bernedo (6 txirlo)
6-Iñaki Burunza (5 txirlo)
7-Ibai Kortabarria (0 txirlo)