Martxoan abiatu genuen 'Herri libre bat' dinamikari, erabakiaren bidea elkarrekin egitea helburu duen bi urteko dinamika berria eta orain, unea iritsi da hurrengo ekimenetara begira jartzeko. Horretarako, batzar irekiak antolatzen dihardugu eskualde guztietan kanpainaren berri ahalik eta gehien zabaltzeko.
Debabarreneko aurkezpena Soraluzen egingo da, bihar, ekainak 3, astelehena, arratsaldeko 7etan, Kalebarreneko lokal berrian. Bertan, Josu Etxaburu eta Unai Oyarzabal GUre Eskuko kideek datozen hilabeteetan dinamika berriaren baitan antolatuko diren ekimenen nondik norakoen berri emango dute. Saioak 60 minutu iraungo du.
Herritar guztiok gonbidatuta zaudete batzar irekira.