plaentxia.eus

Soraluzeko Gure Esku Dagok autobusa antolatu du zapatuko manifestaziora joateko

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Gure Esku Dagok deituta, zapatu arratsaldean manifestazioa egingo da Bilbon. Soraluzetik manifestaziora joateko autobusa antolatu dugu eta izena emateko aukera duzu Batzokian, Arranoan edo Bolian. 

Soraluzeko Gure Esku Dagok autobusa antolatu du zapatuko manifestaziora joateko
Irailaren 16an Bilbon egin zen manifestazioa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Autobusa arratsaldeko 16:00etan aterako da Estaziñoko geltokitik. Jakinarazi digute boluntarioak behar direla manifestazioaren antolaketan laguntzeko, beraz, norbait boluntario lanetan jarduteko prest badago adierazi izena ematerako momentuan. 

Babes zabala

EAJk eta EH Bilduk babestu dute Gure Esku Dagok egin duen deialdia, eta ELA eta LAB sindikatuek ere bat egin dute. Baita EAEko Ahal Duguk ere. Manifestazio handia izatea espero da. 

"Eskubide zibil eta politikoen, eta askasun demokratikoen aldekoa"

Joan den irailaren 16an, milaka herritarrek Bilboko kaleak bete zituzten, GED Gure Esku Dago-k deituta, Kataluniako erreferenduma babestu eta Euskal Herriarentzat ere erabakitzeko eskubidearen aintzatespena eskatzeko. Bi aste geroago, beste manifestazio bat egongo da Bizkaiko hiriburuan, hori ere GEDek antolatua eta ibilbide eta xede berarekin. Baina ñabardura bat izango du bigarren deialdi horrek: «eskubide zibil eta politikoen eta askatasun demokratikoen aldekoa» ere izango da mobilizazioa. Gotzon Hermosilla / Berria.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa