SORA 1 - UDA 1

Oporraldiko buelta: ez gazi, ez gozo

Erabiltzailearen aurpegia Ander Gomez 2024ko api. 15a, 07:50

Zapatuan zelairatu ziren berriz ere Gorengo mailako mutilak —oporren ostean eta hilabete pasata etxean jokatzen ez zutela— eta puntutxoa eskuratu zuten Ezozin, Aretxabaletaren kontra berdinduta.

Aretxabaleta K.E. B taldearen kontra jokatu zuen Sorako Gorengo mailako taldeak apirilaren 13an, 25. jardunaldian, Ezoziko futbol zelaian.

Hasiera parekatu baten ostean, aurrea hartu zuten atxabaltarrek lehenengo zatiaren erdialdera, markagailua 0-1 ipiniz (22') eta atsedenaldira arte emaitza horri eutsiz. Etxekoek, baina, bigarren zatietan —batez ere, zelaiz aldatu eta taberna inguruetan dagoen zalegora begira jokatzen dutenetan— %110a eman ohi dute; eta ohi baino azkarrago ailegatu ziren puntu horretara oraingoan: Aldageletako eskailerak jaitsi eta hiru minutu eskasera egin zuen gola Jon Ander Recio aurrelariak (48'). Saiakerak eta txartel hori dezente tarteko, ez batak ez besteak ez zuten dastatu garaipenaren gozoa; eta, gol bana eginda, puntu bana gehitu zuten sailkapenera.

Pos. Taldea Puntuak
1 MONDRAGON C.F. 62
2 ALOÑA MENDI K.E. 49
3 URKI C.D. 46
... ... ...
8 DANENA K.E. 35
9 SORALUZE C.F. 32
10 BILLABONA K.E. 30
11 ZESTOA K.B. 29
12 SEGURA K.E. 28
13 ARETXABALETA K.E. UDA B 24
14 ANTZUOLA K.E. 20
15 ZUMAIAKO F.T. B 19
16 BERGARA K.E. B 19

Datozen jardunaldiak, azkenengo partidua izango den Aloñamendiren kontrakoa kenduta, sailkapenean azpitik dauden taldeen kontra izango dira (Segura, Antzuola, Zestoa, Bergara B). Urte hasierako bolada txarraren ostean, ea posible duten Sorako mutilek sailkapeneko bederatzigarren postu horretatik gorantza egitea.


Talde guztien emaitzak eta egutegia Plaentxia.eus-eko Soraren blogean.