Atzokoa, lehiakortasun handiko partida izan zen.
Lehen zatian, hasieratik nagusitu zen Sora. Presio handia eragin zien donostiarrei, ia euren arean bertan hasita eta behin eta berriro baloia lapurtu eta kontraerasoak eginez.
Lehen golaren aurretik ere etxekoek izan zituzten aukerak Amara Berriren atea zulatzeko. Eta azkenean lortu zuten, 35. minutuan etorri zen Soraren lehen gola, Antxon Zubiaurreren eskutik.
Aldeko markagailu horrekin erretiratu ziren aldageletara, falta eta txartel ugari izan zituen lehen zatiaren ondoren.
Bigarren zatia, berriz, eurena izan zen. Baina ez zuten jakin izandako hiru gol-aukerak aprobetxatzen. Azkenean Mikel Letuk erabaki zuen partida, beste bi gol sartuz, azkena, 90. minutuan, penaltiz. Leturen, Boskoren eta Urkiriren lana nabarmena izan zen bigarren denboraldian.
Atzokoa eginda, Igoera faseko hirugarren postuan kokatu da Sora, Amara Berrirekin puntutan berdinduta eta Idiazabalengandik eta Zumaiakorengandik bi puntutara. Orain, lau partida falta zaizkio Sorari, bakarra etxean.