Bihar, liderraren kontra, etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera Zangitu

Bihar, zapatua, Zumaiako taldea izango du aurrez aurre Sorako Erregional mailako taldeak, Igoera faseko liderra. Sorak, oraingoz, ez du partida bat bera ere galdu eta horri esker, bosgarren lekuan dago sailkapenean. Baina aldi berean, Sora da berdinketa gehien izan dituena, seitik lau. Horren ondorioz, ,sailkapeneko lehen ekipoekiko aldea handitzen ari zaio. Ez dago esan beharrik bada, biharkoa beste partida garrantzitsu bat izango dela etxeko taldearendako. 16:30ean da hitzordua, Ezoziko futbol zelaian.

Orain arte, Igoera fasean jokatutako sei partidatatik, lau berdindu egin ditu Sorak. Hamar puntu batu ditu guztira, eta bosgarren dago sailkapenean, Zestoarekin puntutan berdinduta. 

Bihar aurkari izango duen Zumaiakok, berriz, 14 puntu ditu eta haren ondotik, sailkapenean bigarren dagoen Idiazabalek 12 puntu. Gauzak horrela, etxeko taldeak puntu gehiago batzea behar du sailkapeneko aurrenengo postuetan egoteko; bestela benetan nekeza egingo zaio aurten Gorengo mailara bueltatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.