Biharkoa ere partida zaila izango da Sorarendako

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera Zangitu

Bihar, zapatua, Sorako Erregional mailako taldeak kanpoan jokatuko du.  Zestoako taldea izango du aurkari, 16:00etan hasiko den partidan. Joan den asteburuan jokatu zuen partida zaila izan zen Sorarendako; azkenean, puntu bakarra eskuratu zuen. Bada, biharko partida hau ere zaila izango da.

Puntuka berdinduta daude Igoera Fasea jokatzen ari diren hiru talde, tartean, Sora eta Zestoa. Gauzak horrela, biharko puntuak eskuratzea berebizikoa izango da sailkapenean aurrera egiteko edo aurrenengo postuetan segitzeko.

Sorako gainerako taldeei dagokienez, berriz, hona hemen asteburuko jardunaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.