Bihar, futbol-partida eta kromo trukaketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluze Futbol Taldea

Bihar, zapatua, Sorako Erregional mailako taldeak Igoera Faseko bigarren partida jokatuko du Ezoziko futbol zelaian, Antigua Luberri taldearen kontra, 16:30ean. Hitzordua baliatuz, Sorako kromo-bildumako kromo trukaketa egiteko kedada egin dute.

Sorako Erregional mailako taldeak zein Kadete mailakoak, biak ala biak ari dira Igoera Fasea jokatzen.

Nagusien taldeari dagokionez, bigarren partida jokatuko du bihar. Lehen partidua bina berdindu zuen Eibartarrak taldearen kontra.

Kadeteei dagokienez, berriz, bana berdindu zuten lehen partida, Aloña Mendiren kontra. Domeka honetan, berriz, Donostian dute hitzordua, Kostkas taldearen kontra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.