Gabonetako oporren ondoren, joan den asteburuan hasi zuen Sorak atzera ere liga txapelketa. Mutrikuren aurka jokatu zuen lehen partida, haien etxean, eta, berez, Sora faborito zen arren (Mutriku azken-aurreko doa sailkapenean) 3na berdindu zuten norgehiagoka.
Horrek ataka estuan jarri du etxeko taldea Igoera faseari begira. Izan ere, beharrezkoa du domeka honetan punturen bat eskuratzea Igoera fasea jokatzeko sailkatu nahi badu. Oraingoan, Zestoa izango du aurkari, sailkapeneko bigarrena.
Egoera ikusita, Sorako zuzendaritzak herritarrei dei egin die, domekan etxeko ekipoa animatzera joan daitezen Ezoziko Futbol Zelaira. Partida 17:00etan da.