Azken partida, azaroaren 27an jokatutakoa zerona berdindu zuen Sorak, Eibartarrak taldearen kontra. Eta datorren jardunaldian atseden egitea tokatzen zaio etxeko taldeari.
Horrenbestez, biharko hiru puntuak poltsikoratzea garrantzitsua da, sailkapeneko lehen hiru postuetan segitu ahal izateko. Izan ere, liga bukatzeko beste hiru jardunaldi besterik ez dira falta (urtarrilaren 15ean bukatuko da) eta sailkapenean lehenengo hiru postuetan sailkatzen direnek Gorengo mailara igotzeko ligaxka jokatuko dute urte hasieratik aurrera; gainontzekoek, berriz, Kopako txapelketa.