Lider den Zumaiakoren kontrako partida galtzetik dator Sorako Erregional mailako taldea. Baina 13 puntu poltsikoratu ditu orain arte, jokatutako 7 partidatatik lau irabazi eta bat berdindu ondoren. Horri esker, sailkapenean bigarren lekuan dago, puntuka Zestoarekin berdinduta.
Biharko norgehiagokari dagokionez, sailkapenean azkeneko doan Aretxabaletako UDA taldea hartuko du Sorak Ezoziko futbol zelaian. Gauzak horrela, biharkoan faboritoa da Sora eta hiru puntu garrantzitsu ditu jokoan. 16:30ean da hitzordua.
Bestalde, bihar baita ere, baina goizean, infantilek 09:45ean jokatuko dute, Arrasateren kontra eta jubenilek 11:45ean, Bergararen kontra. Asteburua borobiltzeko, domekan, infantilen bigarren taldeak Arrasaten jokatuko du, 15:30ean.