Joan den zapatuan, pozik bueltatu ziren Sorako nagusiak Aretxabaletatik, hango UDA taldeari 0-4 irabazi ondoren. Gainera, gol guztiak sartu zituzten partidaren lehen zatian, honako jokalariek sartu ere: 13. minutuan, Borjak; 20. minutuan, Letuk; 38. minutuan, Jokinek eta 40. minutuan, Antxonek.
Honenbestez, dagoeneko 6 puntu ditu Sorak, Oñatiko Aloña Mendi taldeak bezain beste, eta, horri esker, bigarren dago ligako sailkapenean.
Hurrengo hitzordua datorren zapatuan izango da, 16:30ean, Ezoziko futbol zelaian. Sorak aurkari izango du Eibartarrak taldea. Oraingoz, 0 punturekin daude armaginak, azken-aurreko postuan, baina partida bakarra jokatuta.