Aurkezpen ekitaldirako Sorako kolore berde-beltzak soinean propio jantzita zituztela zelairatu ziren herriko futbol jokalariak. Lehenengo, taldeko gaztetxoenak aurkeztu zituzten jendaurrean. Haien ondotik, futbol eskolako gainerako taldeak etorri ziren, infantilak, kadeteak eta jubenilak ondoren eta azkenik, nagusiak, Erregional mailako futbolariak.
Soraluze Futbol Taldeko zuzendaritzako kide Iraultz Arluziagak aurkeztu zituen jokalariak, 166 aurten, eta besteak bete, jakinarazi zuen laguntasuna beharko dutela futbol eskola kudeatzeko. Esan zuenez, batzarra deituko dute laguntza lortu eta antolatzeko.
Horrekin batera, besteak beste, errespetuzko jokabidea eskatu zuen Arluziagak, iaztik bazetozen eta aurten ikusten hasita ziren hainbat jarrera errepikatu ez daitezen.
Esandakoak esanda, gurasoen txalo artean zelairatu ziren herriko futbol taldeko jokalari gazte guztiak , pozik eta harro, Sorako kamisetekin, eta, aurkezpenaren ondoren zein lehenago, futbolean ibiltzeko ere aprobetxatu zuten. Ondoren, lagunartekoa jokatu zuten Sorako gaztetxoek.