Denboraldian zehar narbarmendu diren jokalariak saritu ditu Sorak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluze Futbol Taldea

Zapatuan, Soraluze Futbol Taldeak denboraldian zehar nabarmendu diren jokalariak saritu zituen zuzendaritzako kideek eta jokalariek Txurruka jatetxean egin zuten afarian. 

Ondorengoak izan ziren saria jaso zuten jokalariak: jubeniletan, goleatzailerik onenaren saria Antxon zubiaurrerendako izan zen eta jokalari erregularrenarena Aitor Estebezendako; gorenekoen taldean, goleatzailearen saria Jon Perezendako izan zen eta jokalari erregularrenarena Iker Urkirirendako.  

Sariak banatzearekin batera, aurtengo denboraldian entrenatzaile lanetan jardun duten kideak ere agurtu zituzten, datorren denboraldian ez baitute segituko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.