Kopako finalerdietarako pasea jokoan, bihar

Bihar, domeka, Sora Futbol Taldeko infantilek partida garrantzitsua jokatuko dute Ezoziko futbol zelaian: Gipuzkoako Kopako finalerdirako pasea eman diezaiokeen norgehiagoka. 17:00etan hasiko da Antzuola Kirol Elkartearen kontrako partida. Sorak dei egin die zaleei taldea animatzera joan daitezen.

Oso denboraldi borobila egiten ari da Sorako Infantil mailako taldea. 24 punturekin, lider da sailkapenean eta gainera 8 puntuko aldea dauka bigarren sailkatuarekiko, Legazpiko Ilintxa taldearekiko. 

Denboraldi bikain horren beste emaitzetako bat ere bada Gipuzkoako Kopa jokatzen ari direla eta dagoeneko final-laurdenetara ailegatuko direla. Bihar, domeka, jokatuko dute Antzuolako taldearen kontrako partida eta irabaziz gero finalerdietara sailkatuko da.