Berdindu egin zuten liderraren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluze Futbol Taldea 2022ko ots. 15a, 09:01

Pasa berri den asteburuan, Sorako gorengo mailako taldeak bina berdindu zuen ligako sailkapenean liderra den Lagun Onak taldearen kontrako partida. Gainera, datorren zapatuan ere partida zaila dute Sorako mutilek, sailkapenean bigarren dagoen Beasain izango dute-eta aurkari. Edonola ere, datorren asteburukoa izango da ligako lehen bueltako azken partida; gero, otsailaren 26an, Kopako txapelketan murgilduko dira.

Domekan, liderraren kontrako partidan, Sorak eskuetan izan zuen garaipena, baina, 97. minutuan berdinketaren gola sartu zuen Azpeitiko Lagun Onak taldeak. Hori horrela, bina berdinduta bueltatu ziren etxera gorengo mailako mutilak, berdinketa gazi-gozoarekin, nahiz eta merituzkoa izan.

Orain datorren asteburu honi dagokionez, etxean, Ezoziko Futbol Zelaian jokatuko dute eta oraingo honetan ere aurkari zaila izango dute, liga sailkapenean bigarren doan Beasain. 16:30ean hasiko da norgehiagoka, zapatuan.

Infantilak, kadeteak eta jubenilak

Sorako gainerako taldeei dagokienez, berriz, infantil mailako taldeak 7-1 irabazi zion Antzuolakoari. Une honetan, sailkapenaren 4. postuan dago.

Kadeteek, berriz, 3-1 irabazi zuten Kostkas taldearen kontra; baina hala ere, atzeko postuetan segitzen dute, 9. lekuan. 
 
Azkenik, jubenilek 0-3 irabazi zuten Zarautzen kontra eta sailkapenaren hirugarren postuan daude.