Bihar, Mondraren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluze Futbol Taldea

Sorako gorengo mailako taldea Idiazabal taldearen kontra.

Bihar, zapatua, Sorako gorengo mailako taldeak partida jokatuko du Ezoziko futbol zelaian. Oraingo honetan, Arrasateko Mondra taldea izango du aurkari. 16:30ean hasiko da partida. Aurreko astekoa moduan, biharko patida ere garrantzitsua da Sorarendako, ligako sailkapeneko kokapena hobetzen segitzeko. Azken partiduan 2 eta 1 irabazi zion Sorak Idiazabali.

Joan den zapatuko garaipenari esker, Sorako gorengo mailako taldeak koska bat egin du gora Idiazabali irabazi ondoren eta une honetan, 9. postuan dago. Bihar, berriz, 6. postuan dagoen Mondra taldea izango du aurrez aurre Ezoziko futbol zelaian. 

Infantilak eta kadeteak

Sorako gainerako taldeei dagokienez, kadeteek zein infantilek domekan jokatuko dituzte partidak. Kadeteek Orion dute hitzordua, 11:30ean, Orioko taldearen kontra. Jubenilek, berriz, Ezoziko futbol zelaian jokatuko dute, Kostkas KE taldearen kontra, 16:30ean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.