Bihar, Idiazabalen kontra, Ezozin

Sorako gorengo mailako taldea, abenduan, Ezoziko futbol zelaian.

Bihar, zapatua, Sorako gorengo mailako taldeak Ezoziko futbol zelaian hitzordua du Idiazabalen kontrako partida jokatzeko. Etxekoek puntu garrantzitsuak dituzte jokoan. Bestalde, eskola kiroleko Sorako taldeen asteburuko txapelketak bertan behera gelditu dira, Diputazioaren aginduz. 

Bihar, zapatua, ligako sailkapenean Sora baino postu bat aurrerago dagoen Idiazabal taldea izango dute aurkari gorengo mailako mutilek. Puntu garrantzitsuak dituzte jokoan etxekoek.  Azken bi partidak galtzetik datoz eta taldea sailkapeneko hamargarren postuan doa. 16:30ean jokatuko da biharko norgehiagoka.

Gainerako taldeak

Sorako gainerako taldeei dagokienez, berriz, kadeteek eta jubenilek ere jokatuko dituzte partidak asteburuan. Bihar, kadeteen txanda izango da. 12:00etan zelairatuko dira, Zarauzko taldearen kontra. Jubenilek, berriz, domekan dute hitzordua, Donostian, Internacional CD B taldearen kontra, 14:00etan. 

Azkenik, Sorako eskola kiroleko taldeen txapelketak bertan behera laga ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.