"Txiki"k hat-trick-a lortu zuen etxekoen garaipenean

Erabiltzailearen aurpegia G. Azkarate

Aitor "txiki" goleatzailea

Soraluze "A" taldea sailkapeneko bigarren postuan dago asteburuan Zumaiakori 3-1 irabazi eta bolada txarrari amaiera eman ostean. Sora "B"k 3-2 hartu zuen mendean Urki eta Jubenilek bina egin zuten Antzuolaren aurka. Infantilek zazpi egin zizkioten Eibartarrak taldeari.

Gorengoen erregional maila

Soraluze "A" 3-1 Zumaiako

Goleatzailea: Aitor "Txiki" (3)

Sailkapena: 2. 18 punturekin

1go erregional maila

Soraluze "B" 3-2 Urki

Goleatzaileak: Ina Arriola (1) eta Mikel Uriguen (2)

Sailkapena: 5. 7 punturekin

1go jubenilen maila

 Soraluze 2-2 Antzuola

Goleatzaileak:  Ibai Garate (1) eta Julen Gomez (1)

Sailkapena: 4. 14 punturekin

1go infantilen maila

Taldeak: Eibartarrak 0-7 Soraluze

Goleatzaileak: Aitor Esteves (3), Suha (3) eta Julen Gonzalez (1)

Sailkapena: 5. 6 punturekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.