Sora "A"k hirunaka gehitzen jarraitu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Soraluze Futbol Taldea

Ion Laskurain

Sora "A"k  zapatuan Urkomendi, txapelketako oilarretako bat, hartuko du Ezozin. Sora "B"k Urki eta jubenilek Antzuolaren kontra jardungo dute. Infantilek zapatu goizean jokatuko dute Ezozin.

Irailak 24, zapatua

Lehenengo infantilen maila

Taldeak: Soraluze VS Urki

Ordua: 10:00

Lekua: Ezozi futbol zelaia, Soraluze

Gorengoen erregional maila

Taldeak:Soraluze "A" VS Urkomendi

Ordua: 18:00

Lekua: Ezozi futbol zelaia, Soraluze

Lehenengo erregional maila

Taldeak: Urki VS Soraluze "B"

Ordua: 18:00

Lekua: Unbe futbol zelaia, Eibar

Lehenengo jubenilen maila

Taldeak: Antzuola VS Soraluze

Ordua: 16:00

Lekua: Udal futbol zelaia, Antzuola

Zuzendaritza egoera larrian

Klubetik deialdi zabala egin nahi diete guraso zein zaletuei, futbol-taldearen zuzendaritzan parte har dezaten, laguntza premia larrian daude-eta. Bestalde, jakinarazi dute tabernaren ardura Bego Gallastegirena izango dela eta, aurten ere, jokalarien kromo-bilduma egiteko asmoa dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.