Ia bi hilabete pasa dira konfinamendu neurriek gure bizitza goitik behera aldatu dutenetik. Bakoitzak bere onena emateko garaian gaude eta kontuan izan behar dugu gutako bakoitzak oso egoera ezberdinean bizi duela momentu hau. Langabe gelditu direnak, negozioak itxita dituztenak… ezinegon handiz bizi dugu gehienok gaur egungo egoera. Horren aurrean Soraluzeko Udalak jokatzen diharduen papera aztertu dugu eta horren zergatiak azaltzeko ondorengo bideoa osatu dugu.