Bilera irekia ostegun honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Garai garrantzitsuak datoz Soraluzerentzat. Datozen hilabeteetan herriaren etorkizunarentzat berebiziko garrantzia duten erabakiak hartuko dira Udal barruan. Momentu klabe honetan, EHBildu osatzen dugunok Alkarrekin filosofiari heldu nahi diogu berriz ere, ahalik eta herritar gehienen iritziak eta ekarpenak jaso eta ondoren soraluzetarren ahotsa Udalera bideratzeko. 
 
Soraluzerentzat estrategikoak diren proiektuak (Olaldea, SAPA, Pascual Churruca,...) eta etorkizun sozioekonomikoa (langabezia, zerbitzuen gainbehera,...) daude jokoan. Denon hitza da garrantzitsua, denon hitza da beharrezkoa. Erabaki garrantzitsuak denon artean hartu behar ditugu.
 
Horregatik, soraluzetar guztiei zabaltzen dizuegu ostegun honetan, hilak 27, ospatuko dugun bilera irekira gerturatzeko gonbidapena. Soraluzeren etorkizuna zure esku ere badagoelako.