Herri Batzarra larunbat goizean Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2020ko urt. 15a, 11:20

Bi puntu landuko dira batzarrean: alde batetik, 2019-2023 agintaldirako herrirako dauden asmoez, eta bestetik, egoera politiko orokorraz solastuko gara. Juan Karlos Izagirre izango dugu gonbidatu bezala.

Batzarra goizeko 10:00tan hasi eta 12:30 ingururako bukatuko da. EHBildutik soraluzetarrak gonbidatu nahi ditugu batzar ireki honetan parte hartzera. Antzokian ikusiko dugu elkar!