Hasi gara EHBilduren proposamenen berri ematen

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu 2019ko mai. 3a, 11:22

Hiru aste gelditzen dira Udal Hauteskundeetarako. Badugu lan taldea eta badugu proiektua. Datozen egunetan EHBilduren programa jasoko duzue zuen etxeetan. Programa hori herriaren diagnostiko bat egin ostean zehaztu da, 300 lagunek parte hartu duten prozesuaren ostean.

Baina paperean zabalduko ditugun edukiez gain, beste formato batzuetan ere komunikatuko ditugu gure asmoak: komikiak, bideoak, marrazkiak... Hemen doa kiroldegiko gunearentzako ditugun asmoak laburtzen duen irudia. 

Datozen lau urteetan 250.000€ inbertituko ditugu kiroldegi gaina kultur eta aisialdi ekintzetarako egokitzen eta paddle pistaren gunea estaltzen, umeentzako parke estali bat jartzeaz batera.