EH Bilduren balorazioa hauteskunde espainiarrez

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu 2019ko mai. 2a, 10:35

Hauteskunde espainiarretako helburu gehienak bete ditugu. Alde batetik PP-C's-VOX hirukotea jokoz kanpo utzi da eta bestetik EHBildu eta ERCk elkarlanean Madrilen ahalik eta gehien eragiteko 19 diputatu lortu ditugu. Puntu beltz bat aipatzekotan PSOE eta C’s batuta gehiengo absolutua daukatela esan beharra dago, oraingoz biek diote ez dirala elkartuko baina hauen hitzarekin ez dago fidatzerik.

Herriko emaitzak ere txukunak izan dira. Espainiako hauteskundeak izan arren eta partehartze altua egonagatik ere lehen indar gisa gelditu gara, beraz pozik egoteko moduan gaude.

Udal Hauteskundeetako erronkari ilusioz eta gogoz heltzeko moduan gaude beraz. Hiru aste dauzkagu ahalik eta herritar gehienei erakusteko EHBilduk daukan herrirako proposamena benetan egokia dela Soraluzetarron premietarako. EAJ eta PSOE berriz elkartu daitezkeenaren ideia gure buruetatik kendu eta ahalik eta jende gehienekin gure proposamenak ilusioz konpartitzea dagokigu, ahalik eta bozka gehien lortzeko maiatzak 26ko hauteskundeetan.

Gu ahaleginduko gara ahalik eta txukunen gure lana egiten baina zuetako bakoitzak bere inguruan egin dezakeenak ere izugarrizko garrantzia hartuko du banan-banan ahalik eta jende gehienengana ilusioa eta aldaketa gogoa transmitizeko.

Gogoratu ere posta bidezko botoa tramitatzeko epea zabalik dagoela, boto guzti-guztiak izango dira beharrezkoak beraz hauteskunde egunean ez dagoenarentzat hortxe aukera.

Aldaketa gure esku dago! Animo eta guztiok jendea motibatzera!