Guk daukagun informazioaren arabera obrak maiatzean bukatzeko asmoa zegoen hasiera baten, baina obra gelditu egingo da Patriakoek hala eskatuta, grabazioak kalea berriztu aurretik egin nahi dituztelako (itxura zaharrarekin). Grabaketa martxoa eta maiatza bitartean izango da eta ondorioz uztaila izango da obrak bukatzeko azken fetxa. Beraz, obra ez da “lehenago bukatuko”, alkateak duela astebete esan bezala, baizik eta bi hilabete inguru atzeratuko da hasierako estimaziotik.
Udal gobernuak esaten digu beraiek argi azaldu zizkietela Patriakoei Errabaleko obren gorabeherak baina Patriakoek esan dute beraiek ez zekitela ezer eta obrak sorpresaz harrapatu dituela. EHBildutik ez dakigu non egon diren gaizki-ulertuak baina gutxienez ondo egongo zan herritarrei argi azaltzea zeintzuk diran Errabaleko obrarako aurreikuspen berriak.