2024KO AURREKONTUAREN EXEKUZIOA URRUN DAGO EH BILDUK BERAK EZARRITAKO HELBURUETATIK

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Soraluze

2024ko aurrekontuaren exekuzio mailaren eta diru soberakinaren inguruko datuak ezagutzera eman dira apirilaren 14an egindako Ogasun Batzordean. Eta datu horiek, gure ustez, oso kezkagarriak dira. Udalaren aurrekontu orokorraren exekuzioa %73koa izan da, eta inbertsioei dagokienez, %43,72koa. Gainera, 2024ko likidazioaren zenbatekoa iazkoa baino 47.807 euro handiagoa izan da, zehazki, 1.349.606 eurokoa. Ez dira datu hutsak. Gogora ekarri nahi dugu 2024ko aurrekontua onartu zenean, alkateak berak (Pil-Pilean aldizkarian egindako elkarrizketan) helburu argia jarri zuela: exekuzio maila %90etik gorakoa izatea. Eta hitzez-hitz zioen ez dela normala urtea soberakin handiarekin amaitzea, horrek erakusten duelako aurrekontua ez dela osotasunean gauzatu eta, ondorioz, aurreikusitako proiektuak bidean geratu direla. Gure ustez, datu ekonomikoek erakusten dute udal-gobernuak ez duela ezarritako helburua bete. Eta horrek ondorio zuzenak ditu herritarrentzat: inbertsioak ez dira gauzatu, proiektuak ez dira aurrera atera, besteak beste, Kalebarren 24ko eraikinaren eraisketa,Kiroldegiko padel pistaren estalpea, familien esku hartze lana eta kale hezitzaileen kontratazio berria… Udalaren jarduna ez da izan behar bezain eraginkorra. Guzti hau kontutan izanda, Udal gobernuak; bi pertsona dituela liberatuta ( alkatea eta 1go alkate ordea) eta gehiengo absolutua duela ( 11 zinegotzitik 6 ) Dena den, esaten ari garen hau dena, ez da ezer berria. 2024ko abenduko osoko bilkuran adierazi genuen: ez genuen azken urte hauetan kudeaketa politiko eskasagorik ikusi. Eta orain, esku artean ditugun datuekin, baieztatu dezakegu ez geundela oker. Ez da soilik iritzi politiko bat, baizik eta zenbakitan oinarritutako ondorio garbia. Horregatik, argi eta garbi adierazi nahi dugu: ez da onargarria udal-aurrekontua planifikatzen denean zehazten diren proiektuak ez betetzea. Are gutxiago, gobernu berak aurrekontua exekutatzea kudeaketa onaren neurgailu nagusitzat jotzen duenean. Herritarrek proiektuak eta emaitzak nahi dituzte, eta diru publikoa erabilgarria izan dadin exijitzen dute. Horretarako gaude Udalean. Eta guk, EAJ-PNVtik, konpromisoa berresten dugu: gardentasunez lan egingo dugu, exekuzio maila hobetzeko, eta herritarren bizi-kalitatea handituko duten proiektuak gauzatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.