Soraluzeko udalak 2018an eskuratu zituen Pascual Churrucako eraikina eta alboko orubea, 404 euroren truke, subasta publikoan. Hemen lotura ikusgai: www.soraluze.eus/eu/albisteak/pascual-churruca-bereganatu-du-udalak
Ondoren 2021. Urtean Soraluzeko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmena izenpetu zuten bertan babes ofizialeko 29 etxebizitza eraikitzeko. Hemen lotura ikusgai: www.soraluze.eus/eu/albisteak/babes-sozialeko-etxebizitza-berriak
Jaurlaritzak etxebizitzak eraikitzeko 3,5 miloiko inbertsioa burutuko du. Etxebizitza hauetatik 4 udalaren esku geldituko dira Olaldeko eremua garatzen denean bertako etxebizitza jabeei ostatu emateko.
Bestalde, etxebizitza eraikin berriko beheko solairuan 200m2-ko lokala ere eskuratuko du udalak.
Proiektu honen bitartez herrian dagoen babes ofizialeko etxebizitza eskariari bide ematea nahi zaio.Gogorarazi nahi dugu, udalerrian azken etxebizitza sozialeko promozioa Saciako orubean egin zela 2006.urtean.
2023.urtean eraitsi zen Pascual Churrucako lantegia eta gaur egun, Jaurlaritza etxebizitza sozialen oinarrizko proiektua idazten dabil.
Abenduko Pil-pileaneko aldizkariko alean, herriko etxebizitzaren egoeraren inguruko, Unai Larreategi alkateari eginiko elkarrizketa irakurtzeko aukera izan genuen. Honela zioen alkateak “ Martxan dago Pascual Churrucako 29 etxebizitzen proiektua”. Azpimarratzea nahiko genuke hau horrela dela, baina ez Larreategi jaunari esker, ezta berak ordezkatzen duen Soraluzeko EHBILDUko udal taldeari esker ere ez.
Herritarrei jakinarazi nahi diegu, 2020ko uztailean burutu zen osoko bilkuran, Pascual Churrucako eremuan babes ofizialeko 29 etxebizitza eraikitzeko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza sailaren arteko hitzarmena eztabaidatu eta bozkatu zen. Soraluzeko EHBILDUk hitzarmenaren AURKA bozkatu zuen. Hitzarmena, Udal gobernua osatzen genuen EAJ/PNV eta PSE-EEko udal taldeen ALDEKO bozkei esker, onartu zen.