1. Hirukurutzetako biribilgunea
Foru Aldundiko Errepideetako sailak burututako 424.366€tako inbertsioari esker, Biribilgune berriak , herrirako sarbideak erraztu ditu.
2. Gabolats, Errabal eta Alejandro Calonge kaleko urbanizio lanak
Lan hauen helburua plataforma bakarreko bidea eraikitzea da, oinezkoei lehentasuna emanez. Kaleen urbanizazio lanek 344.484.€tako inbertsioa suposatu dute.
3. Eraikin industrialen birmoldaketa: Pascual Churruca eta Sapa
Soraluzeko Udala eraikin hauen jabe egin da berauek birmoldatzeko asmoz. Bertan etxebizitza sozial berriak eta aisialdirako guneak egokitzeko.
4. Gazteleku berria eta Ludotekaren egokitzapen lanak
Herriko gazte eta nerabeek bere aisialdiaz gozatzeko, udal zerbitzu egokien beharra ikusita, Gazteleku berria eraiki eta Ludotekako zerbitzu eta espazio faltari irtenbidea eman zaio.
5. Frontoiko eraikin zaharraren eta Institutuaren zahar berritze lanak
Eraikinen egoera ikusita apustu garrantzitsua egin da bi eraikinak zahar berritzeko. 110.000€tako inbertsioa burutu du Udalak, Frontoiko eraikina zahar berritzen . Eusko Jaurlaritza Hezkuntzako Departamentuak aldiz, 887.000€tako inbertsioa egingo du institutua zahar berritzen.
6. Kiroldeko Anpliazioa
950 bazkide baino gehiago izanda, txiki gelditu zaigu kiroldegia. Beraz beharrezkoa da bere instalazioen anpliazioa burutzea kirol eta kultur zerbitzu egokiak eskaintzeko herritarrei. Udalak 568.189€tako inbertsioa burutuko du lanak burutzeko.