Datorren ostiralean amaituko da Alkarrik Mesedeetako egoitzan prestatu duen “Pintxo-pote residentziala" lehiaketa. Lehiaketa honetan Bizikale elkarteko hainbat kidek parte hartu dute, Alkarri elkartearen boluntario gisa, bere pintxorik onenak aurkeztuz egoitzako nagusien aurrean.
Lehenengo gonbidatua Pili Espiga izan zen, Txuritxu gozotegiko dendaria, eta honek “Ganba Koktel” bat prestatu zuen. Bigarrenak, Raquel Criado eta Pauli Astasio izan ziren, Criado fruitategikoak, eta hauek “Tosta Mediterranea” izeneko pintxoa prestatu zuten. Azkenik, 2016.urteko irabazleak, Nahikari Alberdi eta Loli Astasio Bolintxo okindegikoak izan dira. Hauek diploma bana eta “sagardotegi koktel bat” irabazi dute.