Kontsumo bonoak banatuko dira beharrizana dutenentzat

Erabiltzailearen aurpegia alkarrekin 2015ko mar. 11a, 18:54

Hirugarren urtez Udalak beharrizan larrian dauden herritarrentzat kontsumo bonoak banatuko ditu. Eskaria martxoaren 17tik apirilaren 17ra bitartean egin beharko da, Gizarte Zerbitzuen bulegoan.

KARTELA

Aurtengoan, RGI edo AGI laguntzak jasotzen dituztenek 50 €ko bonoa jaso ahal izango dute. Langabetu, langile edo pentsionistek berriz, 100 € jaso ahal izango dituzte, beti ere ezarritakoa baino diru sarrera gutxiago badituzte. Jasotako dirua herriko komertzioetan kontsumitzeko erabili beharko da derrigor.

 

Ekimena, Ongizate Batzordearen proposamenez garatuko da. Alkarrekinen webgunean, bono laguntzak eskatu ahal izateko baldintzen xehetasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.