Fracking-ari buruzko erreportaje emanaldia uraren eguna dela-eta

Erabiltzailearen aurpegia alkarrekin 2015ko mar. 4a, 10:24

Martitzenean, Uraren Egunaren baitako egitarauan, Fracking-ari buruzko erreportajea eskainiko du Alkarrekineko Jasangarritasun Taldeak antzokian.

KartelaRGB

Gasaren estrakzio teknika honek akuiferoetan eta uraren zikloan dituen arriskuak azaltzen ditu erreportajeak. Debagoieneko Fracking Ez taldeak egindako erreportajea da eta Euskal Herrian teknika hau garatzeko dagoen plangintzaren xehetasunak ere azaltzen ditu. Bestetik, urari buruzko argazki lehiaketan parte hartzeko epea barixakuan amaitzen dela gogorarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.