Hezkuntza Proiektuaren helburuak zehazteari ekin diote

Erabiltzailearen aurpegia alkarrekin 2015ko mar. 2a, 09:40

Soraluzeko Herri Hezkuntza Proiektua adosteko prozesu parte hartzailearen baitan herritarrentzako bigarren bilera irekia egin zen azteazkenean.

IMG 20150225 193805086

Bertaratutako 27 herritarren artean hezkuntza proiektuaren ezaugarriak berretsi ondoren helburu orokorrak adosteari ekin zioten.

 

Horretaz gain Hezkuntza Proiektuaren aitzakipean Soraluzeko haur eta gazteekin egin dituzten parte hartze saioen berri ere eman zuten bertan. Saio hauek eman dutenaren akta osoa laster egingo dute publiko.

 

Hezkuntzako eragile ezberdinekin banakako bilerak egiteari ekingo diote orain eta hurrengo Hezkuntza Mahaia martxoaren bukaera aldera aurreikusten dute.

 

Informazio gehiago: www.alkarrekin.soraluze.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.