“Euskal Herria Parekidetasunez eraiki” lelopean egunean bertan egingo den kontzentrazioaz gain, aurreko egunetan Umore-terapia tailerra, pala txapelketa, Pintxo-Klown ikuskizuna eta haurrei zuzendutako “Do, re, mi, golkua bete ipuin” ipuin kontaketa saioa izango dira. Martxoaren 13an berriz “Macho-Maris” antzerkia eskainiko du Zipriztintzen antzerki taldeak antzokian.
Umore-Terapia tailerrean parte hartzeko, aurrez izena eman behar da martxoaren 2a baino lehen Udaleko Harrera Bulegoan.
Martxoak 4, eguaztena
“Umor-Terapia” jolasa, emozioa eta umorearen inguruko tailerra. 18:30ean Erakusketa gelan.
Dinamizatzailea: Nagore Vázquez psikologoa
*Izena emateko epea: Martxoaren 3a arte (Udal bulegoetan edo 943753043 telefonora deituta)
(Ant.: Soraluzeko Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea)
Martxoak 5, eguena
“Pintxa-klown” performance saioa. 19:00retan Soraluzeko kaleetatik .
Dinamizatzailea: KontuKantoi.
(Ant.: Soraluzeko Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea)
“Hatzamarren bertuteak” erakusketaren inaugurazioa, Gaztelupe tabernan.
(Ant: Ekaitz Uzin eta Olatz Sebal)
Martxoak 6, barixakua
“Do, re, mi, golkua bete ipuin", umeei zuzendutako ipuin kontaketa (4-10 urte bitartekoentzat). 18:00etan Antzokian.
Ipuin kontalaria: Amaia Arriaran
(Ant.: Soraluzeko Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea)
Martxoak 8, domeka
Emakumeen pala partiduak. 11:00etan frontoian.
Kontzentrazioa “Euskal Herria Parekidetasunez eraiki” lelopean. 13:00etan Plaza Barrixan. Ondoren “Poteo feminista” Soraluzeko tabernetatik.
(Ant.: Soraluzeko Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea)
Martxoak 13, barixakua
Helduentzako antzerki emanaldia, “Macho-Maris”. Antzerki taldea: Zipriztintzen. 22:15ean, Antzokian.
(Ant.: Udaleko Kultura Batzordea)