Adineko Pertsonen beharrak aztertzeko ikerketa egingo du Matia Institutua Fundazioak

Erabiltzailearen aurpegia alkarrekin 2015ko ots. 23a, 10:45

Soraluzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak eta Alkarrekineko Oinarrizko Behar Sozialen proiektuak bultzatuta, Matia Institutua Fundazioak Soraluzeko adineko pertsonen egoerari buruzko ikerketa egingo du.

2857745-4039018

Horretarako bereziki bakarrik bizi diren eta mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonen beharrak bilduko dituzte.

 

Ikerketa maiatzera arte luzatuko da, eta Fundazioak egoeraren azterketaz gain, egoera hori hobetzeko hainbat proposamen egingo dizkio udalari. Orain, herriko egoera aztertzen ari dira; besteak beste, ze zerbitzu eskaintzen zaizkien adineko pertsonei. Ondoren landa lanari ekingo diote.

 

Informazio gehiago: http://ttiki.com/337088

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.