Lehen bilera eginda, otsailaren 25ean ekingo zaio Hezkuntza Proiektua zehazteari

Erabiltzailearen aurpegia alkarrekin 2015ko ots. 5a, 21:17

Atzo egin zen udaleko Pleno Aretoan Hezkuntza Proiektua zehazteko lehen bilera.

IMG 0509

Atzo eragile guztien arteko lehen harremana eta kontaktua egin ostean, otsailaren 25ean egingo den bileran ekingo diote printzipio eta oinarriak zehazteari.

 

Hezkuntzan lanean ari diren eragile ezberdinetako nahiz norbanako bezala urreratutako 20 lagun inguru batu ziren Soraluzeko Herri Hezkuntza Proiektua osatzeko lehenengo bilerara. Bertaratutakoek azaldu dutenez, oso aberasgarria izan da hezkuntzaren inguruan dauden ikuspegi ezberdinak konpartitzea, eragile bakoitzak duen posiziotik.

 

Informazio gehiago: http://www.alkarrekin.soraluze.eus/eu/berriak/hezkuntza-proiektua/132-lehen-bilera-eginda-otsailaren-25ean-ekingo-zaio-hezkuntza-proiektua-zehazteari