Ariketa fisikoa egiteko makinak jarriko dira bidegorrian

Erabiltzailearen aurpegia alkarrekin 2015ko ots. 2a, 15:55

Gaur hasi dira Soraluzetik Osintxurako bidegorrian ariketa fisikoak egiteko makinak instalatzen. Makina hauekin, bertan paseoan ibiltzen diren herritarrek bestelako ariketa fisikoak egiteko aukera izango dute horrela.

Soraluze BIDEGORRI

Guztira sei makina jarriko dira: barra paralelo bikoitzak, luzaketetarako gurpila, bizikleta estatikoa eta abdominaletarako bankua, gorputza bihurritzekoa eta altxatzekoa eta, korredore aereoa eta bizikleta eliptikoa.

 

Makinek eta hauek instalatzeko lanek 12.196,12 euroko kostua izango dute eta Juegos Kompan S.A. enpresak egingo ditu.

 

www.alkarrekin.soraluze.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.